Iruñeko Orfeoiak bere 160.urteurrena ospatzeko hitzaldiak, kontzertuak eta entsegu irekiak antolatu ditu. Kontzertu eta entsegu irekitan Orfeoiak eta bere Koru eskolako bi abesbatzek parte hartuko dute: Eskolania eta Gazte Abesbatza.
Orfeoiak Aita Karmeldar oinutsen elizan kontzertua eskeiniko du azaroaren 8an.
Kontzertu honek hiru zatitan banatutako programa aurkezten du:
1: XXI. mendeko musikagileen obra sakratuak. Aipatzekoa da Iruñeko Orfeoiarentzat idatzitako Lorenzo Ondarra eta Javi Bustoren lanak, Orfeoiak berak mustuak eta P. Hawes, J. Vila eta J. Trotta nazioartean arrakasta handia duten konpositoreen lanak. Patrick Hawesen "The pure in heart" entzungo da lehen aldiz Nafarroan
2: XIX.mendeko musika profanoa, poeta aurre-erromantiko eta erromantikoen testuetan oinarritutako musikarekin. (Haydn, Schumann, Fauré…)
3: Euskal eta hegoafrikar folklorea