Biografia

Igor Ijurra Espainia mailako erreferentziko zuzendaria dugu gaurregun.  Bere eskutik Iruñeko Orfeoia Europa mailako abesbatza sinfonikoen artean ospetsuenetako bat bilakatu da 2005ean bere zuzendaritzaren buru jarri zenetik. 

 

Iruñeko Orfeoia, igor Ijurraren eskutik, New Yorkeko Carnegie Hallen (2010), Londoneko PROMSen (2015) eta San petersburgoko Gau Zurien Festibalean abestu duen Espainiako lehen abesbatza bilakatu da. Mundu mailako orkestra ospetsuenekin elkarlanean aritzen da: New York Philharmonic, London Philarmonia Orchestra, London Philharmonic, BBC Philharmonic, San Petesburgoko Marrinsky Orchestra eta Philharmonic Orchestra, zuzendari ospetsuenen gidaritzapean: Esa-pekka Salonen, Vladimir Jurowski, Yuri Temirkanov, Gianandrea Noseda. Ijurraren elkarlana estuagoa da Juanjo Mena, Valery Gergiev eta Rafael Frühbeck de Burgosekin. Frühbecken abesbatza zuzendari begikoa izan zen azken urteetan. 

 

Ijurra heziketa zabalekoa da bai musika zein beste alorretan. MUSIKENEn Goi Mailako Abesbazta Zuzendaritza Titulua lortu zuen eta Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan Kantu eta Solfeoko tituluak.  Nafarroako Unibertsitatean Eskubideko Lizentziatura lortu zuen.

 

Abesbatza eta orkestra zuzendari ospetsuekin bere formakuntza osatu  du: Juanjo Mena, Philip Ledger, Johan Duijck, Javi Busto, Johannes Printz,  Gary Graden, Peter Erdey, Laszlo Heltay, Gabriel Baltes, Donato Renzetti, Massimiliano Caldi, Kenneth Kiesler, Manuel Hernández Silva  eta Yaron Traub besteak beste.

 

A kapella errepertorioa eta errepertorio sinfonikoa ere zuzentzen ditu, bai Iruñeko Orfeoiarekin bai zuzendari gonbidatu gisa honako abesbatza eta orkestrekin: Coro de RTVE, Coro de la Comunidad de Madrid, Coral de Cámara de Pamplona. Orquesta Sinfónica de Navarra y Orquesta Filarmónica de Málaga.

 

Espainiako musika areto garrantzitsuenetan zuzendu du: Bartzelonako Palau de la Musica Caalana, Madrielko Auditorio Nazionala, Zaragozako Auditorioa, Bilboko Euskalduna Jauregia, Donostiako Kursaal, Iruñeko Baluarte eta Malagako Cervantes Antzokia, besteak beste.

 

Zuzendaritza ikastaroak, musika koral taillerrak eta hitzaldiak eskeintzen ditu. Abesbatza eta konposizio lehiaketetan ere epamahi bezela aritzen da. 

 

Ijurrak sarritan Lorenzo Ondarra (1931-2012) konpositorearen lanak mustu eta zuzentzen ditu. Konpositoren Bakaikuarraren lanen hedatzailea da. 

 

2014an Espainiako Abesbatzen Elkarteen Konfederakuntzak (COACE)  Diapasón de Oro  izeneko saria eman zion Musika Koralaren munduari eginiko ekarpenarengatik. 

Ijurra 2016 azaroan  Jakiunde,  Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako Zientzi, arte eta Letren Akademiaren Kide Urgazle Gaztea izendatu zuten eta 2019 ko azaroa ezgeroztik Kide Urgazlea da.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.