IRUÑEKO ORFEOIAK "gure hiria-gure ahotsa" ekitaldi-iharduera sortari amaiera ematen dio bere sorreraren 160. urteurrena ospatzeko meza batekin, non elkarteko abesbatza guztiek arituko diren.
Raúl del Toro organo-jotzaileak eta Ensemble Tubala Brass brass talde instrumentalak ere parte hartzen dute.
Egitaraua, alde batetik Nafarroako euskal egileen lanek osatzen dute, hala nola Emiliana de Zubeldia, Aurelio Sagaseta, Fermín Andueza eta Francisco Madina, eta bestetik atzerritar ospe handiko Gabriel Fauré eta Johannes Brahmsen lanak.
Errepertorioko hiru lan nabarmendu behar dira:
1: Orfeoiak Brahmsen Geistliches Lied abestuko du lehen aldiz metalezko boskote batekin.
2: Josu Elberdinen O Rex Gloriae (1976) organo eta metalezko boskoterako bertsioaren mundu mailako estreinaldia
3: Emiliana de Zubeldiaren (1888-1987) "Jasokundearen Meza"ren Agnus Dei-ren interpretazioa.